Picos de Europara irteera antolatu du Pagoetak urriaren 12tik 15era

DV ZARAUTZ.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Picos de Europara irteera antolatu du hilaren 12tik 15era.

Urriaren 12an, Bores herri ingurutik abiatuta Pica de Peñamellera-ko bidea egingo dute, gero, Mier herrira jeisteko asmoz, 12.5 kilometro inguruko distantzia, 5-6 ordutan egiteko modukoa.

Hurrengo egunean: Sotres-Pandebano lepoa- Peña Castil (edo Cabeza de los Tortorios) igoko dira. Urriak 14an: Jito del Escarandi - Pico Samelar - Pico Sagrado Corazon eta urriaren 15ean: Sotres Pandebano lepoa - Bulnes - Poncebos.

Izena gaur bertan eman daiteke, Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2-1), 20:00etatik 21:00ak arte.

Fotos

Vídeos