Pedreñako 8. postua eta gero, Enbata 7. sailkapen orokorrean

KAE 1. Orainartean Enbata maila ona erakusten ari da. /
KAE 1. Orainartean Enbata maila ona erakusten ari da.

Hemendik aurrera teorikoki estropada aproposagoak izango dituzte, itsaso zabalean; hurrengoa, igande eguerdian, Lekeition

DV ZARAUTZ.

Enbatako mutilek asteburuan hitzordu bikoitza izan dute Pedreñan. Estropada bakoitzak sailkapen orokorrerako puntuak indibidualki eman arren, bandera eskuratzeko bi estropaden denbora ba-tzen zen, Zarauzko estropada bikoi-tzean bezalaxe. Ikurriña Donostiarrak eraman zuen berriz ere eta Enbatako mutilak 8. postuan sailkatu ziren bi egunetan.

Larunbateko denborak estuagoak izan ziren. Enbata bera 8. gelditu arren, Donostiarrarengatik 35 segundo baina gutxiagora amaitu zuen estropadak. Lekittarra, Zumaia, Pedreña eta Deustu ere 10 segundoren buruan mugituz, Liga honetan palada bakoitzak duen garrantzia itzela dela frogatuz berriz ere.

Igandean berriz distantziak handiagoak izan ziren, Donostiarra berak Enbatari ia minutu bat atera bai-tzion. Gainontzeko ontziak ere zarauztarrengandik gehiago urrundu ziren, baina edozein kasutan, 20 segundoren buruan Enbataren aurkari zuzen guztiak.

Segundo gutxiren gorabeherak sailkapen orokorrean eragin handia du ordea. Pedreñako asteburuaren ostean zarauztarrak 7. postuan ditugu sailkapen orokorrean, Pedreña eta Arkoteren aurretik alde nabarmenarekin. Hala ere, bigarren txandan mantendu eta Ligako oilarrekin borrokatzeko egoeran dago Enbata.

Gorka Imaz (1988 Orio), arraunlariaren esanetan, «Pedreñako eremuak ez gaitu bereziki laguntzen. Ur gutxi eta haize handiko estropadak izan dira eta gu ontzi arina izanik, motor txikikoa, honelako jardunaldiak ez dira guretzako aproposenak». Bere iritziz, «larunbatean ez genuen gustura amaitu egindako lanarekin eta igandean bezperako arantza kentzeko asmotan atera ginen uretara. Irteera indartsua egin genuen eta indarrak iraun arte maila polita eman genuen, aurkari zuzenekin borrokan».

Arraunlari oriotarrak esaten digunez, «pozik gaude orain arteko mailagatik eta liga erdia eginda, beste erdian guretzako aproposak diren estropadak datozelako, hau da, itsaso zabalean. Taldea gogotsu dago estropada hauetan egurra eman eta Enbatari dagokion mailan aritzeko».

Hurrengo larunbatean estropadarik ez da ospatuko KAE 1 Ligan, igandean soilik. Isuntza Arraun Elkarteak Lekeition antolatuko du estropada, eguerdiko 12tan. Enbatarentzako eremu oso egokia aurreko urtetan frogatu duten bezala. Ea asmoak betetzen dituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos