Partidu garrantzitsuak asteburuan gaztetxoentzat

DV ZARAUTZ.

Partidu garrantzi-tsuak gaur saskibaloi ataleko gaztetxoentzat. Gogor saiatu beharko dute kadete neskek eta junior mutilek Euskal Ligarako igoera fasean txartela eskuratzeko. Mutilak izango dira jokatzen lehenak, 16:00etan, Benta Berri kiroldegian. Parean Take Burruntzi Erretegia izango dute. Irabaziz gero, finala bihar jokatuko lukete, Pio Baroja kiroldegian, 12:00etan, Easo eta Añorgaren arteko partidako irabazlearen aurka.

Kadete neskek, bestalde, 20:00etan jokatuko dute Easo Menditxu taldearen kontra Bidebietan. Garaipena garesti egon arren, beren lana txukun egiteko asmotan dira Borja Valorren neskak. Irabaziko balute, finala bihar eguerdian, Bidebietan izango da, Eskoriatza edo Cafés Aitona Askatuaken kontra.

Bukatzeko, beste hiru partida aipatu behar dira. Batetik, lauko finalerako bidean dauden errendimenduko infantil nesken norgehiagoka daukagu. Hondarribian jokatuko dute beren lehia eta lauko finalera begira aurkari zuzena dute. Partida irabazteak, hartara, garrantzia du. Antzeko egoeran daude Orioko infantil txiki neskak. Bi partida izango dituzte asteburuan eta biak irabaztea garrantzitsua dela irizten dio Lourdes Sarasua entrenatzaileak.

Bestetik, beren kategoriako azken multzoa ekidin nahian daude Pablo Elolaren partaidetzeko kadete neskak. Antonianotan jokatuko dute beren partida Ostadarren kontra.

Lehen taldeak adierazi ere bihar Megacalzados Ardoi taldearen bisita jasoko duela 18:30ean Aritzbatalde kiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos