Partida garrantzitsua gaur Aritzbatalden Ulacia Gruporentzat

DV ZARAUTZ.

Ibilbide guztiz desberdina duten bi talde izango dira aurrez aurre gaur Aritzbatalde kiroldegian, 18:30ean hasita. Ulacia Grupok Megacalzado Ardoi hartuko du. Bi taldeek bolada txarra daramate ligan, nafarrek 4 partida galdu dituzte jarraian eta zarauztarrek 5.

Bien artean garaipen bakarreko aldea badago ere, talde indartsua du Ardoik. Bosteko paregabea dute: Zabalo, Urtasun eta Campos kanpotik eta Savitski eta Zabaleta barrutik. Gainerako jokalariek ere ekarpen ona egiten duten arren, bostekoak du pisu gehien taldean. Aurreko urteetatik mantentzen ditu Ardoik Savitski, Zabaleta eta Urtasun. Hiruek ere min handia egiteko gaitasuna dute eta ezagunak dira EBA ligan.

Duela bi urte igoera fasea jokatu zuen Ardoik liga irabazi eta gero, eta, iaz, bosgarrenak izan ziren sailkapenean. Aurten beren ohiko tokitatik urrun dauden arren, ziur irabazteko grina handiarekin etorriko direla. Dena dela, zarauztarrek joanekoan erakutsi zuten talde honen aurka lehiatu daitekeela eta ziur gogotik saiatuko direla garaipena etxean uzten. Zaletuen lagun-tza eskertuko dute jokalariek.

Futbola gaur Astin

Liga Nazionaleko jubenil taldeak gaur arratsaldeko 15:45ean Astin Beasain taldearen bisita jasoko du. Puntu garrantzitsuak jokoan Oterminen mutilentzat; ea puntuak etxean geratzen diren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos