Ostiral eta larunbatean Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariko kanporaketak

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariko kanporaketak datozen egunetan ospatuko dira Gaztelekuan. Motxian Bertso-Eskolak eta Zarauzko Udalak antolatzen duen ospe handiko txapelketa honetarako bi kanporaketa prestatu dituzte, lehenengoa ostiralean 22:00etan eta bigarrena ordu eta toki berean larunbatean.

Ostiraleko saioan izango dira Paula Amilburu, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Nahia Sasco, Markel Eizagirre, Jokin Bergara, Oier Etxeberria eta Eneko Araiztegi. Larunbatekoan berriz, Asier Rubio, Malen Amenabar, Patxi Castillo, Aitor Servier, Beñat Jauregi, Gemma Urtiaga, Maider Arregi eta Beñat Mujika.

Bi kanporaketak ikusteko ez da ordaindu beharko. Puntu kopuru handiena lortzen duten bertsolariak Euskal Astearen barne ohikoa den bezala Modelo Aretoan finaleko partaide izango dira. Aurten XLI. Lizardi Sariko finala irailak 1ean, ostirala, izango da 22:00etatik aurrera. Orduan bai ordaindu beharko dela sarrera, 3 euro.

Fotos

Vídeos