Orokieta Herri Eskolaren proiektuak Europar Batasunaren oniritzia lortu du

Orokieta Herri Eskolak auzkeztutako proiektua onartu berri du Europar Batasunak.
/
Orokieta Herri Eskolak auzkeztutako proiektua onartu berri du Europar Batasunak.

«Harro eta pozik gaude Erasmus+ programaren barruan gure proiektua izan delako Gipuzkoa osoan, Lehen Hezkuntzan, aukeratu izan den bakarra», diote

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Duela 5 urte hasi zuen Orokieta Herri Eskolak bere internazionalizazio prozesua eTwinning plataformaren bitartez. Azken urte hauetan, asko izan dira Europako hainbat herrialdetako ikaskideekin batera lanean aritu diren Orokietako ikasleak. Lagunak egiteaz gain, ikasleek IKTak eta ingelesa modu esanguratsuan erabili dituzte proiektu horiek burutzerakoan.

Euskal Herriko ikaskideekin ere aritu izan dira lankidetzan plataforma digital honek eskaintzen dituen aukerak baliatuz eta, duela 4 urte, euskaraz egin zen lehenengo eTwinning proiektua koordinatu zuten. Proiektu hari esker eTwinning kalitate zigilua lortu zuten. Bide honek ikasleei eta irakasleei eskaintzen dizkien onuraz ziur daude eta aurten aurrerapauso handia eman dute.

Europar Batasunaren Erasmus+ programaren helburua herrialde ezberdinetako eskolen artean elkarlana eta praktika onen trukaketa ahalbideratzea da. Hainbat proiektu aurkezten dira urtero eta gutxi ba-tzuk bakarrik izaten dira aukeratuak. Aukeratutakoek Europar Batasunaren finantziazioa jasotzen dute proiektua aurrera eramateko.

Erasmus+ proiektu bat onartzea zaila izaten den arren, Orokietakoek aurkeztea erabaki zuten eta dagoeneko abian da YES (Young Enterpresing Students) proiektua.

Proiektu honen helburu da matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sor-tzea, enpresa-sorkuntza erabiliz arlo guzti hauen arteko lotura gisa. Prozesu horretan, eskola guztietako ikasleek enpresa fisiko eta digitala sortu beharko dute, ekoiztuko dutena erabaki (merkatu ikerketa bat egin eta gero), ekoiztu eta saldu. Enpresarekin lortutako irabaziak gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaizkio.

Ikasleen bidaiak

Erasmus + proiektuek duten beste berezitasun bat da elkarlanean ari diren irakasle eta ikasleen bidaiak finantzatzen direla. Hortaz, Orokietako bi irakasle joango dira abenduan Czestokowara (Polonia) proiektuaren inguruko nazioarteko plangintzaren bilerara. Apirilean, Polonia, Turkia, Italia eta Portugaleko ikasle eta irakasleak etorriko dira Zarautzera, Orokieta eta Euskal Herriko industria eta zerbitzu enpresak ezagutzera.

Hortik aurrera, hurrengo bi ikasturteetan zarauztarrei tokatuko zaie euren atzerriko ikaskide eta lankideak haien herrietan bisitatzea. Elkartze bidai horiez gain, teknologia berriak erabiliz, elkarrekin egingo dute lan proiektuak irauten dituen hiru urteetan zehar ekimenaren xedea gauzatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos