Neska seniorren plaiero txapelketa arriskuan, hiru talde bakarrik animatu baitira

DV ZARAUTZ.

Mutiletan 11 talde izango dira aurtengo plaieroetan, joan den urtean baino bi gutxiago, eta nesketan hiru taldek bakarrik eman dute izena (iaz 8). Hau dela eta, larunbateko delegatu bileran, nesketan gutxienik beste talde bat beharko litzatekela txapelketa jokatzeko komentatu zen. Orain 14 urte jarri zen martxan emakumeen plaierotako txapelketa, eta lehen urte hariek ondoren, azken urteetan taldeek beherantz egin dute, eta pena bat izango zen txapelketa galtzea. Beraz, 16 urte baino gehiago baldin badauzkazu eta lagun arteko giroan fubolean jolastu nahi badezu, animatu plaieroetara. Harremanetarako ondorengo helbidea: neskakplaieruak@gmail.com

Mutilek datorren igandean hasiko dute txapelketa.

Fotos

Vídeos