Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Nik Tri Negulekuak antolatu dira abenduaren 26tik 30era, Askizuko aterpetxean

DV

ZARAUTZ.

Jueves, 16 de noviembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtea kirola eginez amaituko dute aurtengoan ere Nik Tri triatloi taldeko lagunek. Abenduak 26tik 30era Getariako Askizu aterpetxean bi adin tarte ezberdinetako gaztetxoei zuzendutako egonaldiak antolatu dituzte, guztira 30 plaza izango direlarik. Batetik, 9-14 urte artekoei zuzendua (2003-2008an jaioak): #izanniktri III. Triatloi Negulekuak 2017.

Bertan, triatloia, jolasak eta aisia uztartuko dituzte. Bestetik, 15-20 urte artekoak (1997-2002an jaioak): #izanniktri I. Triatloi egonaldia 2017. Triatloiko errendimendu eta teknifikazioa, aisiarekin uztartuko dituzte.

Errelebokako duatloia

Egonaldiari amaiera errelebokako duatloi batekin emango zaio, eta urteari amaiera Nik Tri kideen eguna ospatuz izango dute, gazte zein helduek.

Informazio gehiago: www.niktri.eus, info@niktri.eus edo 943833641 telefonoan.

Badirudi era honetako egonaldiak arrakasta izaten ari direla, ikusi besterik ez uda partean gaztetxoentzat Nik Tri taldeak Txurrukan egiten dituenak. Oraingoak gazte eta helduentzat dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios