XXV. Nazioarteko Argazki Mostra zabaltzen da gaur arratsaldean Sanz Enean

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak 1993. urtetik antolatu du Nazioarteko Argazki Mostra etenik gabe. Hogeita bost urte guzti hauetan ospe handiko eta argazkigintzan ibilbide oparoa izan duten artistak egon dira gure artean. Eta hain zuzen, gaur arratsaldean zabalduko du aurtengo Mostra, esan bezala XXV edizioa, Sanz Eneako erakusgeletan.

Aurtengo edizioa berezia da Zarauzko Argazkizale Elkartearentzat, ospatzen dutn urtebetetzeagatik, eta horrelaxe jarraitu nahi lukete lan hori egiten urte askotan.

Honako argazkilari hauen lana aurkezten dute oraingoan: Jorge Castejón (Madrid); Iñaki Delgado (Donostia); Colin Flockton (Ingalaterra) eta Laura Madrazo (Kantabria). Bakoitza bere estilo propioan, argazki ederrak.

Erakusketa gaur zabaldu eta datorren urteko urtarrilaren 21a bitartean izango da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Serras-en polaroiak

Bestalde, gogoratu Ramon Serras-en argazkiak ikusgai direla Torre Luzean. Orain 30 urte polaroiarekin jasotako argazkiak, arrantza portuetan ateratko irudi ederrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos