Nahiz eta 888 pertsonak izena eman, Kiroldegiko ikastaroetan plaza libreak daude oraindik

DV ZARAUTZ.

Irailaren 18an hasi ziren ikastaroak Aritzbatalde kiroldegian. Dagoeneko 888 pertsona hasi dira aurten eskaini diren 105 ikastaroetan, eta aurreko urteetan bezala, Pilates eskaintzen duena da jende gehien bildu duena.

Dena dela, oraindik izena eman ez dutenak aukera izango dute, hainbat plaza libre baitaude. Helduentzat honako ikastaroetan: Aerobik 1, 3, 4, 20:00etan; Aktiba 1, 3, 5, 19:00etan; Aktiba 2, 4, 5, 18:00etan; Aquafitness 1, 3, 20:00etan; Aquafitness 2, 4, 20:30ean; GAP 1, 3, 4, 15:00etan; Pilates 1, 3, 5, 9:15ean eta egun berdinetan 10:15ean, Soinpilates 1, 3, 5, 8:00etan; Spining 1, 3, 4, 9:15ean; Zunba gazte (12-16 urte bitartekoentzat), 5, 17:00etan, eta Jumpspin, 1, 4, 18:00etan.

Haurren igeriketa

Haurren igeriketa ikastaroetan ere badaude plaza libreak oraindik: Olagarro 2, 5, 17:00etan; Igela 1, 4, 18:30ean; Marrazo 1, 4, 17:00etan, eta egun beretan, 18:30ean; eta azkenik Marrazo 2, 5, 17:45ean.

Norbaitek ikastaro hauetako batean saio bat probatu nahiko balu, kiroldegiko harreran gonbidapen txartela eskuratu eta klasea dohainik probatu ahal du. Inork dudarik balu, 943.005 123 telefonora deitu dezake, edo kirola@zarautz.eus helbidean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos