Musikaren Eguna ospatuko du Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak datorren ostegunean

Kalera aterako dira. /  AMAXKAR
Kalera aterako dira. / AMAXKAR

ZARAUTZ.

Datorren ostegunean, hilak 16, Musikaren Eguna ospatuko dute Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleak. Horretarako antolatu duten festa egitaraua arratsaldeko 17:30ean hasiko dute irteerarekin, Musika Eskolatik. Bi kalejira antolatu dituzte bakoitzak bere ibilbidea izango duelarik. Bat Zigordia kaletik barrena joango da, Lege Zaharren enparantzara eta jarraian Musika Plazan amaitu.

Bigarren ibilbidea kalejiran Kasino kaletik barrena joango da, Gipuzkoa Kalea zeharkatuz eta Musika plazan bukatuz, bestarekin batera. 18:00etan denak elkarrekin Musika plazan hainbat abesti eskainiko dituzte. Amaieran txokolatada izango dute musikari denak Musika plaza bertan.

Fotos

Vídeos