Mobi Bike Eguna, datorren igandean

Mobi Bike Eguna. Igandean partaide izango diren hainbat elkartetako ordezkariak izan ziren aurkezpen ekitaldian. / AMAXKAR
Mobi Bike Eguna. Igandean partaide izango diren hainbat elkartetako ordezkariak izan ziren aurkezpen ekitaldian. / AMAXKAR

Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkarteak lagun askoren babesa jaso du beste behin. Aspanogik antolatu du IX. edizioa eta partaide ugari izango ditu egun osoko egitarau zabalak

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, Mobi Bike Eguna antolatu du datorren iganderako. Aurten bederatzigarren edizioa beteko du eta beti bezala egitarau zabala eta interesgarria prestatu dute.

Lagun ugari bildu zituzten atzo eguerdian Etxezabalan Aspanogiko kideek eta Bittor Andonegi elkarteko lehendakariak adierazi zuenez «Mobi Bike Egunarekin alde batetik diru sarrera bat izango du elkarteak eta egun oso alai bat igaro ahal izango dugu. Gainera Aspanogirentzat asko suposatzen du horrenbeste jenderen goxotasuna, hurbiltasuna eta energia zoragarri hori sentitzea. Minbiziaren inguruan mugitzen garenok badakigu zein garrantzitsua den gizartearen aldetik jasotzea babes hori, enpatia hori eta berain indarrak gure egiten ditugu minbiziaren borrokan aurrera egiten jarraitzeko».

Eskerrak ere eman nahi izan zuen, «laguntza ematen diguten guztiei eta gonbidapen bat luzatzen diegu zarauztarrei eta inguruko beste herritar guztiei etorri daitezela eta egun zoragarri bat denon artean igaro dezagula».

Aurkezpenean beste aurpegi asko izan ziren baina denen artean nabarmentzen zena, Porrotx izango zen. Amona Joxefinak esan omen zion, «igandean bilduko diren denak bizi poza maite dugula, pozik bizitzera etortzen garela mundura, denak, baina batzuetan tristurak ere bisita egiten digute eta gaixotasun aurpegiarekin gainera. Batzuk arinak eta besteak larriak eta zoritxarrez minbizia bigarren hauen artean dago eta Aspanogik haurren alde egiten du lan minbizia izan arren bizitza kalitate ahal den onena izan dezaten».

Egitaraua iganderako

Mobi Bike Eguna goizeko 9:00etan abiatuko da BTT trabesiarekin. Ondoren, 9:30ean hasiko da triatloi Txikia eta amaitutakoan, 11:00ak inguruan pertsonai ezagunekin batera egiten den bizikleta bueltari hasiera emango zaio.

Animatu eta joan zuen bizikletarekin herriko bazterrak zeharka-tzera eta amaitutakoan prest egongo dira umeentzako zirkuituak eta erakusketak.

Eguneko azken ekitaldia Aritzbatalden izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio bereziarekin, arratsaldeko 17:00etan. Bertan pailazoekin batera dantzan hainbat jende ikusi ahal izango da. Lehendabizi minbiziarekin lotura handia duten osasun arloko partaideak igoko dira, gero etorriko dira baita Santa Anako eta Eguneko Zentroko aiton-amonak haurrekin dantza egitera.

Pilotari ezagunak dantzan jarriko dituzte gero eta jarraian errugbi taldekoak, suhiltzaileak, harrijaso-tzaileak, Orioko arraunlariak, Aiala eskubaloi taldeko neskak, Zarauzko kirol egokituko lagunak, txirrindulariak eta Untza taldekoak.

Dena prest dago beraz igandeko festa handi honetarako eta eguraldia ere eskatuta omen dute. Parte hartu eta egun eder bat igaro.

Más

Fotos

Vídeos