Mintzalagun programan izen-ematea zabalik

Mintzalagun programan parte hartzera animatu zuten aurkezpenean./
Mintzalagun programan parte hartzera animatu zuten aurkezpenean.

Programa honek euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu

DV ZARAUTZ.

Abian da 2017-18 ikasturteko Mintzalagun Programa, astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi, euskaraz egin eta euskaraz bizi'.

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Honela, bidelariak, euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. Bestalde, bidelagunak, euskaldun zaharrak euskaldun berriei laguntzen die, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu...

Programak ondo funtzionatzen du, eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ziren eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu, izena emateko epea zabalik dago. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, era berean, eman izena. Argibideak jasotzeko edo izena emateko: Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia; telefonoz: 625.485215 edo, emailez: urolakosta@aek.org

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos