«Mimatua eta eskertua sentitzen naiz»

Kontzertu handia iragartzen da gaur gauean Aritzbatalde kiroldegian. Angel Illarramendik merezitako omenaldia jasoko du. du. Angel orain urte batzuetatik Hondarribian bizi da (Jaizkibelen), baina maiz etor-tzen da Zarautzera, hemen baititu familia eta lagunak. Oso gustura dagoela adierazten du gaur gaueko kontzertu eta omenaldiarekin. «Mimatua eta eskertua sentitzen naiz».

Kontzertua Zarautz oberturarekin zabalduko da. «Obra alaia da, gure Zarautz den bezala, erritmoarekin, euskal kutsua duena». Esan bezala, Piano, klarinete eta biolaren kontzertua eta ondoren Zazpigarren Sinfonia, estreinakoz joko dira kontzertu batean. Orain arte, disko batean besterik ez ziren grabatu eta lehenengo aldiz joko dira gaur gauean.

Fotos

Vídeos