Merkatutik Zuretzat! ekimena larunbatean

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urkomeren babesarekin, lehen sektorea indartzeko eta Zarauzko Merkatu Plaza sustatzeko abian jarritako Merkatutik zuretzat! ekimenaren hamaikagarren ekitaldia ospatuko da larunbatean, goizeko 11:00etan. Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater tradizional bat eta pintxo bat prestatuko dituzte oraingoan. Ohi bezala, Merkatu Plazako lehen solairura bertaratzen diren guztien aurrean arituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos