'Ludotxo' da ludotekako espazio berrituaren izena

Martina Garcia, Ludotxo hontzaren egilea, saria jasotzen. /
Martina Garcia, Ludotxo hontzaren egilea, saria jasotzen.

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Gazteria sailak proiektu berri baten aldeko apustua egin du aurten eta Iturribide plazako 24-26 zenbakian dagoen ludotekak espazio berria zabaldu zuen urrian, aldaketa ugarirekin: besteak beste, adin tartea 4 eta 11 urte bitartera zabaltzea eta doako zerbitzua eskaintzea. Era berean, ludotekako logoa eta izena hautatzeko lehiaketa bat jarri zuten martxan. Hala, ikastetxeetako LH4 eta LH6 maila bitarteko ikasleek euren proposamenak aurkeztu zituzten eta, proposamen irabazlea, Orokieta Herri Eskolako 9 urteko Martina Garcia Arrizabalagaren Ludotxo hontza eta honen buruaren irudia dira ludotekaren izen eta logo berria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos