Lore eta landareen azoka bihar, Zigordia kalean

DV ZARAUTZ.

Lore eta landareen azoka izango da bihar, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Zigordia kalean. Azoka hau denok dugu ezaguna eta, hala ere, beti goza-tzen dugu postu artean ibilita eta hau edo bestea erosita. Azoka honetan bertako eta kanpoko saltzaileak izango ditugu, lore eta landare aukera zabala eskain-tzeko: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Bertan izango dira salgai, baita ere, landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.

Azoka hauek arrakasta handia izaten dute, eta herritarrari erosketa gune egoki bat eskain-tzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen zaio. Hori dela eta Zarauzko Udalak azoka hauek sustatu nahi ditu.

Izan ere, azokak, gure kulturan oso txertatuta dauden ekimenak dira. Betidanik, baserritarrek eta artisauek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailea eta ekoizlearen artean. Elkar ezagutza honek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzia izan den jakiteko.

Beraz, konfiantza handiagoa sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean. Horregatik, Udalak denak animatu nahi ditu azoka honetatik buelta bat eman eta gozatzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos