Leire Caballero nagusi Euskoskils olinpiadan

Leire Caballero aurpegiko tratamendua egiten Euskoskills-en. /  DV
Leire Caballero aurpegiko tratamendua egiten Euskoskills-en. / DV

DV ZARAUTZ.

Orain egun batzuk estetikako Euskoskills (lanbide heziketako olinpiada) egin zen CIFP Monte Albertian LHII. Bertan bi froga burutu zituzten, aurpegiko tratamentua teknika elektroestetikoarekin, eta oinetako tratamentua fantasiako esmaltatuarekin. Epaileek lan gogorra izan zuten, lehiakide denak buru belarri ibili baitziren lanean ikaragarrizko profesionaltasuna erakutsiz. Azkenean Leire Caballero gailendu zen urrezko domina lortuz, Erica Royo zilarra eta Oihana Basterra brontzea.

Orain hurrengo erronkari eutsi behar dio ikastetxeak, izan ere Leire Caballerok datorren urtean Madrilen (Ifeman) ospatuko den Spainskillean parte hartzeko aukera izango baitu. Horretarako lan handia egin beharko dute ikastetxeko irakasleek, izan ere ikaslea teknika berrietan trebatu beharko dute.

Aipatzekoa, ileapainketako espezialitatean ere parte hartuko duela Madrilen, ikastetxeko ikaslea den Koldo Aranburuk.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos