Larunbatean, Koadrilen Eguna izango da

Berriz ere goiti-beherak. /
Berriz ere goiti-beherak.

10:00etatik aurrera goiti-behera txapelketa izango da Vista Alegren. Gero, haurren gunea, herri kirolak, herri bazkaria...

DV ZARAUTZ.

Datorren larunbat honetan, urriaren 21ean, antolatu da Zarauzko Koadrila Eguna. Nobedadeetariko bat, berriz ere goiti-beherak izango direla da, goizeko 10:00etatik aurrera Vista Alegre auzoan, 16 urtetik gorakoak parte hartzeko aukera izango dutelarik.

Ondoren, 11:30ean haurren gunea (4-8 urte) jarriko da Salbideko parkean; eguerdian berriz, herri kirolak Musika plazan, txosnaren irekiera Munoan, pasta eta tortilla lehiaketak, herri bazkaria eta mus txapelketa.

Arratsaldean, Arrosaleda parkean haurren gunea ezarriko da (9-11 urte) eta Lege Zaharren enparantzan nerabean gunea (12-18 urte). Jai giroak gauerdirarte jarraituko du.

Fotos

Vídeos