Konzentrazioa gaur eguerdian San Pelaioetan ustez izandako bortxaketa salatzeko

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Mugimendu Feministak jakinarazten duenez, pasa den San Pelaio festetan adin txikiko neska bat ustez bortxatua izan zen eta erasoa dagokion instantzia polizialean salatua izan da. «Egoera biziki larria da, ezin da onartu Zarautzen, ez inon, horrelako erasorik», diote Mugimendu Feministatik. Eta hain zuzen, erasoa salatzeko zein elkartasun eta babes osoa adierazteko erasoa jasan duen emakumeari, gaur, igandea, eguerdiko 12.00tan, udaletxe aurrean ospatuko den konzentraziora deitzen da.

«Guztion ardura da horrelako egoera larrien aurrean erantzun tinko bat ematea, herritarrok gure babesa adieraztea erasoa jasan duen emakumeari eta gogor salatzea. Ezetza beti da ezetza, batera zein bestera. Gu gara gure gorputzaren jabeak, ezin du inork gure partez erabaki inoiz. Ezinbestekoa da beraz gure artean batu eta autodefentsa feminista aldarrikatu eta praktikatzea, dugun tresnarik onena izanik. Eta hau gure arteko elkar babesetik hasten da, horrelako erasoak onartzen ez ditugunok batzetik eta zenbat eta gehiago izatetik», diote Mugimendu Feministatik.

Fotos

Vídeos