Kantu jira Euskararen Asteko egitarauaren barne

DV ZARAUTZ.

Euskararen Asteko egitaraua bere azkenetara iristen ari da, izan ere bihar ospazen baita Euskararen Nazioarteko eguna. Gaurkoan, kirolgunetan kirola euskaraz 'Euskarz bizi nahi dut' banderolekin aterako dira kirolariak partidu guztietan. Era berean, arratsaldeko 19:00etan kantu jira egingo da Musika Plazatik abiatuta, Bentazaharreko Mutiko Alaien eskutik; era berean, gaztelekuan, euskararen eguneko ekitaldi berezia izango da gazteentzat. Eta bihar, 12:00etan Mutxikoak plaza dantzak Alaken taldearen eskutik, eta arra-tsaldez 17:00etan kantu jira Donibane plazatik hasita ikastetxe eta hainbat musikarien laguntzarekin, eta 18:00etan Musika Plazan dantzaldia Bide Batez taldearen eskutik.

Era berean, adierazi, atzo eguerdian Zarauzko 33 establezimenduk jaso zutela Bai Euskarari Ziurtagiria. Horietatik 30 entitatek euskararekiko konpromisoa erakusten duen dokumentua berritu dute eta 3 berriak dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos