Kalerkik antzerki eta magiaz beteko ditu kaleak

Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga, Nekane Iribar eta Eneko Arteaga, Kalerkiren aurkezpenean.
Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga, Nekane Iribar eta Eneko Arteaga, Kalerkiren aurkezpenean.

Gaurtik larunbatera gauzatuko da Kale Antzerki Jaialdia eta Euskal Herriko hainbat konpainien estreinaldiak ere izango dira tartean

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Zarauztar eta bisitariek badute aitzakia gaur, bihar eta etzi, uztailak 6, 7 eta 8an kalera irteteko: Kalerki. Zarauzko XXIV. Kale An-tzerki Jaialdiak proposamen ugari jarriko dizkigu kalean eta ohikoa den bezala, publikoak gogoz eran-tzungo du, kalera aterako da, seguru. Euskal Herriko sei konpainiek beren azken lana aurkeztuko dute aurtengoan, horietako bi estreinaldiak izango dira, gainera. «Hiru egunetan zehar izango dugu zerekin gozatu. Iaz giro aparta izan zen eta jende ugari elkartu zen emanaldietan. Aurten ere arrakasta bera izatea espero dugu eta horretarako egitarau erakargarria osatu dugu» nabarmentzen du Nekane Iribar, Kultura zinegotziak.

Hala, hasteko, gaur bertan, arratsaldeko 19:30ean, Sardiña Bakalau kalejirarekin hasiko da Kalerki. Anita Maravillas Teatro konpainiakoek herriko kaleetan animazio ibiltaria eskainiko dute. Kostaldeko emakumeen irudi eta presentziari ikusgarritasuna eman nahi izan diote kalejira honetarako prestatu dituzten panpinen bitartez.

Ondoren, 20:00etan, Frontoi Txikin 'Sonata a cuatro pies' oinekin egindako an-tzerkia eskainko da. Laura Kibel italiarra eta Veronica Gonzalez argentinarrak beraien oinak elkartuko dituzte mundu osoan harridura sortzen duen antzerki teknika Zarautzen erakusteko. Emanaldi honen amaieran berriz ere kalejira izango da Anita Maravillasen eskutik.

Zezen puzgarriak

Bihar, ostirala, 19:00etan, iazko arrakasta gogoan txupinazoa izango da Zezen puzgarriak ekitaldiarekin. Zapi gorria jantzita prest egongo dira herritar eta bisitariak alde zaharreko kaleetan entzierroa egiteko. Aurreko urtekoak baino ibilbide luzeagoa izango du, gainera. Aurreko urtean eskaini zuten lehenengo aldiz en-tzierroa eta alde zaharreko kaleak bete ziren ekitaldi dibertigarri honekin. Espero da aurten ere bai guraso eta bai haurrek hutsik ez egin eta ekitaldiarekin gozatzea.

Jarraian, 20:30ean, Frontoi Txikin Mr. Pichichi, 2016 urtean Leioako Umore Azokan Publikoaren Saria lortu zuen futbolaren inguruko emanaldia eskainiko da.

Gauean, 22:00etan, Lege Zaharren enparantzan, Cia. Tornado euskal konpainiaren 'Lapur minak' obra ikusteko aukera aparta izango da. Txema auzoko tipo zintzoa da eta loterian saritua gertatu da, sei milioi euro, hain zuzen ere, eta guzti-guztia oparitzea erabaki du. Komedia korapilatsu eta lotsagabea dela aurreratu daiteke.

Eguna amaitzeko, 23:00etan, Zigordia kaleko erakusleihoan, Modelo aretoan, 'Escaparate Vivo' ikuskizuna izango da. Hasiera eta bukaerarik ez duen ikuskizun-instalazioa da, loop performatikoa, alegia. Proposamen berri eta berritzailea da eta aho zabalik utziko ditu gerturatzen direnak. 'Escaparate Vivo' emanaldiarekin lotuta, ikuskizun hau zuzendu eta antzezten duen Matias Zanottik 'Birjan-tzi' tailerra eskainiko du. Jantzi eta osagarri eszenikoak sortzeko tailerra izango da, adin nagusiko sortzaileei zuzendua (diseinatzaileak, an-tzezleak, erakusleiho apaintzaileak...).

Larunbatean, azken egunean, 19:00etan, Malekoian (Duke Enea parean), Surfer clown, surf musika, surf furgoneta eta surf eskola, Yeyo Guerreroren eskutik. Amaitzean, Malekoian bertan (Dama parean) dan-tzarekin gozatzeko beta izango da, bi ikuskizunekin: 'El fin de las cosas' (20:00) eta 'Naufragio Universal' (20.30).

'El fin de las cosas' lana proiektu irabazlea izan da Karrikan plataformak egin duen lehenengo laguntza deialdian. «Zarauzko Udala Karrikan plataformako kide da, kale arteetako artista berriei lagun-tzeko sortutako plataforma, eta irrikaz gaude lan irabazlea ikusteko», nabarmentzen du Nekane Iribarrek.

'Naufragio Universal', berriz, Andaluziako Marco Vargas eta Chloe Brule dantzarien erronka berria da, gizakiaren ahuldadea eta bizi senaren bitartez, honen espiritu epikoa bilatuko duena.

Dantzarekin jarraituz, gaueko 22:00etan, Munoan, 'Sagartu' emanaldiaren estreinaldia izango da. Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroaren eskutik, umorearekin, alaitasunarekin eta modu bizi-bizian, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituzte. «Sagarrak baserriaren iraupena ekarri du gure herrian eta gure ondarea gogoan izango dugu. Gauez eskainiko dugunez, argiztapena zainduko dugu», jakinarazi zuen Hika Teatroko zuzendari Agurtzane Intxaurragak. Sagarra hartu, sagarrarekin eta sagarrari dantzatu. Sagarraz mintzatu, sagarrarekin kantatu, sagarra dastatu, sagarra eragin, sagarrarekin jolastu eta erotu. Horixe egitera animatuko ditu ikusleak 'Sagartu'-k.

Larunbatean ere, 23:00etan hasita, 'Escaparate Vivo' ikuskizun-instalazioaren beste saio bat egingo da horretarako prestatutako Modelo aretoko erakusleihoan.

Eta Kalerki borobiltzeko, 23:30ean Lekittoko Deabruak taldeak lehenengo aldiz bisitatuko du Zarautz eta Anabasa ekarriko du Malekoira. Sua eta musikarekin osatutako emanaldian, publikoa txinparten azpian dantzan jarriko du talde euskaldunak. «Modu aproposa izango da hiru egun hauei amaiera borobila emateko. Herritar eta bisitari guztiak animatu nahi ditut kale antzerkiaren magian murgiltzera», gainerzen du Iribarrek.

Kontzertua plazan

Arranok antolatuta, kontzertua egongo da gaur arratsaldean Musika Plazan, Eneritz Furyak-ekin. Kasernarat taldeko abeslaria zenak, lehen lana kaleratu du eta Zarautzen aurkeztuko du 20:30etik aurrera.

Fotos

Vídeos