Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Enbata. Larunbateko etxeko saioa ahaztu eta Bilbon maila ikusgarria eman zuten erlojupekoan. XABIER
KAE-1 Liga estropada bikain batekin itxi du Enbatak Bilboko uretan

KAE-1 Liga estropada bikain batekin itxi du Enbatak Bilboko uretan

Laugarren izan ziren Ibaizabalen lehiatutako azken erlojupekoan, sailkapen orokorrean zazpigarren amaitzeko

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 23 de agosto 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enbatako mutilek 2017ko KAE-1 Liga amaitu berri dute, larunbatean Zarautzen eta igandean Bilbon lehiatutako estropadekin. Larunbat eguerdian VIII. Zarautz Arraun Elkartearen ikurriña jokatu zuten, etxean. Txandan Getaria eta Deusturekin lehia gogorra izan arren ez zituzten aurreko Hondarribiko estropadako sentsazio onak aurkitu. Getariak estropada oso ona egin zuen, Donostiarraren atzetik bigarren izan baitzen, eta Deustuk 2 segundogatik Enbata zazpigarren postuan utzi zuen.

Igandean Ligako azken estropada jokatu zuten Enbatako mutilek, XL Villa de Bilbao erlojupeko estropada. Etxeko arantza kendu nahirik edo, estropada benetan borobila burutzea lortu dute. Hasieratik maila ona eman zuten eta Getariaren atzetik estropada osoa igaro ondoren Enbata azkarragoa izan zen, denbora oso ona markatuz. Donostiarra irabazlea 15 segundo eskas azkarrago izan zen, eta Santurtzi eta Zumaiaren ondoren, Enbata laugarren izan zen. Liga zazpigarren postuan amaitu dute.

Oinatz Arretxe

Oinatz Arretxe (1992, Zarautz) arraunlariak egindako balorazioa hau zen azken asteburu honen amaieran, «aurtengo Liga Zarautz eta Bilboko estropadekin amaitu dugu. Etxean ez genuen asmatu, denbora gutxian aldaketa asko izan genituelako edo, ez genuen arraunean fin egin, nahi genuen bezala. Kaleak ere ez zuen laguntzen, TKEko estropadan ere ikusi ahal izan den bezala. Haserre amaitu genuen etxeko estropada eta arantza kentzeko deseatzen. Gaur Bilbon arraunean fin jardun gara ordea, denboraldian zehar mantendu dugun arraunkerarekin. Erlojupekoa izan da eta burua hotz mantendu behar den horietakoa, sekulako beroa izan dugun arren. Hala egin dugu, gauzak ondo egin ditugu eta horrelakoetan emaitza naturalki etortzen da. Laugarren amaitu dugu denbora oso ona markatuz. Denboraldia amaitzeko azken estropada falta zaigu, abuztuak 31 ostegunean Kontxako sailkapen estropada. Gure helburua Ligako gure aurkarien pareko maila ematea da, Deustu, Zumaia eta Getaria, eta denboraldi polita borobildu. Bizpahiru estropada kenduta, Nafarroa, Plentzia eta Pedreñakoak batez ere, aurten egindako lanarekin pozik gaude».

Oinatzek esan bezala denboraldiko azken estropada Kontxako estropadarako sailkapena izango da, abuztuak 31 ostegunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios