'Just wait' dokumentala gaur Antoniano aretoan

DV ZARAUTZ.

'Just wait' dokumentala eskainiko du gaur arratsaldeko 19:00etan Hotz Zarautz elkarteak Antoniano aretoan. Errefuxiatuen krisiari buruzko dokumentala da Greziako Chios irlan. Zuzendaria Javi Julio da eta bertan izango da dokumentalari buruz hitz egiteko. Gaur egun argazkilari bezala lan egiten du eta Argelia, Ukrania, Jordania eta Grezian izan da giza eskubideen aldeko lanak burutzen.

Bestalde, solasaldirako Salvamento Maritimo Humanitarioko kidea den Iñigo hurbilduko da, bere erakundearen lana eta errefuxiatuen egoera zein den azaltzeko. Ekitaldia irekia da herritar eta udatiar guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos