Jubenilen garaipen garrantzitsua, 2-0

Jubenilek merezimenduz irabazi zuten larunbatean. /  ETXEBERRIA
Jubenilek merezimenduz irabazi zuten larunbatean. / ETXEBERRIA

DV ZARAUTZ.

Liga Nazional jubenil mailako Zarautz kirol elkarteak garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den larunbatean Astin Bilboko Loyola Indautxuren aurka, arerio zuzena; 2-0 izan zen azken emaitza, eta egia esan Xabier Oterminen mutilek emaitza zabalagoarengatik irabazteko aukerak sortu zituzten, baina lehen zatian Manterolak eta bigarrenean Goikoetxeak sartutako golekin lortu zuten garaipena. Era honetara, jeitsiera postuetatik aldentzen dira, 14 punturekin, nahiz lanean jarraitu behar diferentziak oso txikiak baitira. Datorren asteburuan berriz ere etxean jokatuko dute, Antiguoko B izango dutelarik arerio bezala.

Bestalde, ohorezko mailako lehen taldea berdinketarekin etxeratu zen Lesakara egindako bidaiatik; Alex Rodriguez-ek aurreratu zuen taldea; ondoren bi gol jaso eta atzetik jarri ziren, baina azken minutuetan Berasategik berdinketaren gola lortu zuen.

Bigarren mailako neskek, berriz, 2-5 galdu zuten Asti Txikin Aurrera Vitoriarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos