Jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida prest dago

DV ZARAUTZ.

Gabon egunak gerturatzen ari dira eta, ondorioz, herritarren gehiengoari buruhausteak sortzen dizki- gun oparien erosketa garaia iritsi da.

Haurrek Olentzero eta Errege Magoei desioz beteriko gutunak idazten dituzte eta, eskaera nagusia, orokorrean, jostailuak izan ohi dira. Zentzu honetan, Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak zein jostailu erosi erabakitzeko garaian ondoko galderak sortzen direla azaldu du: «Egokiak al dira oparitzen ari naizen jostailuak? Egokiak al dira estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko? Egokiak al dira gure haurren garapenerako? Harreman aberasgarriak sustatzeko balio al dute?».

«Guraso eta aiton-amonei sortzen zaizkien zalantza guzti hauei erantzun bat emateko asmoz, eta aukeraketa egokiena egiten laguntzeko helburuarekin, Udaleko Parekidetasun sailetik eta Prebentzio zerbi- tzutik, elkarlanean, jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida sortu dugu beste behin», adierazi du Miren Letamendia, Prebentzio zinegotziak.

Herriko ikastetxeetan

Gida hau Zarauzko ikastetxeetan banatuko du Udalak, besteak beste, haur eskolan, haur hez-kuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetako haurren artean. «Gidan, hezigarriak, dibertigarriak eta gustukoak izango dituzten jostailu eta jolasak aukeratzeko pausuak zehazten dira, ondoko irizpideak kontuan izanik: talde lana bultzatzen dutela, denbora luzez interesgarriak izango direla, genero banaketarik egiten ez dutela, eta irudimena bultzatzen dutela», nabarmendu dute zinegotziek.

Gida saretik ere deskargatu daiteke honako webgune hauetan: www.berdintasunazarautz.-wordpress.com edo www.prebentzioa.wordpress.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos