Jalgi Dantza Taldeak 2017-2018 ikasturterako matrikula ireki du

Jalgiko dantzariak emanaldi batean.
Jalgiko dantzariak emanaldi batean. / ETXEBERRIA

Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita nahi duen guztiak eman ahal izango du izena hilaren 19an Ebro Etxean

DV ZARAUTZ.

Jalgi Dantza Taldeak 2017-2018 ikasturterako matrikula ireki du. Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izena eman ahal izango dute. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Izena emateko data eta lekua dagoeneko zehaztu dituzte: irailaren 19an izango da, datorren asteartean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Ebro Etxean.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.

Fotos

Vídeos