Izeta II-aren azken errekor saiakera eta agurra

Izeta II. Harriari loturik jarraituko du, aurrerantzean gazteei erakusten eta laguntzen. /  ETXEBERRIA
Izeta II. Harriari loturik jarraituko du, aurrerantzean gazteei erakusten eta laguntzen. / ETXEBERRIA

Jaialdi berezia prestatu da gaur arratsalderako Aritzbatalde frontoian, Izeta II-aren agurrean

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Arratsalde berezia dudarik gabe gaurkoa Joxe Ramon Iruretagoienarentzat; 32 urteko kirol ibilbidearen ondoren, gaur arratsaldeko jaialdian agur esango du, ez dugu plazetan gehiago ikusiko. Konpromezu txiki bat baduela Urdaneta auzoko jaietan, baina besterik ez. Bere erabakia izan da 50 urterekin harria uztea, oraindik sasoi betean dagoenean.

Eta sasoian dagoela erakusteko, gaur arratsaldeko jaialdian errekor berri bat jartzen saiatuko da; 10.000 kilo sorbaldara igo nahi ditu txanda bakar batean; lehendabizi 50 altxaldi 100 kiloko kubikoari eta jarraian 100 kiloko zilindroari beste 50 altxaldi, baina esku bakar batekin.

Jaialdia 18:00etan hasiko da Aritzbatalde frontoian, doako sarrerarekin. Izeta II-ak hala nahi izan du, bere erretiro egunean sarrera doakoa izatea. Jaialdia, urte guzti hauetan lagun eta aldi berean arerio izan dituen hogeiren bat harrijasotzaileek zabalduko dute, tartean Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi 'Urra', Landarbide, Goenatxo, Zelai... bakoitzak erakustaldi txiki bat eginez.

Hiru emakume harrijasotzaile ere arituko dira, eta lau aizkolari ere, tartean Arria V. eta Txapartegi. Jarraian, Izeta II-aren errekor saiakera izango da; bere asmoa, 20 minututik jaistea, eta atseden txiki bat hartu ondoren, omenaldien momentua helduko da. Jaialdiak ordu eta hogei minutu inguruko iraupena izango du eta antolatzaileek, tartean Zarautz kirol elkarteko herri kirol sailetik, frontoira gertura- tzeko deialdia luzatzen dizuete. ETB1-ek bihar emango du jaialdia.

Fotos

Vídeos