Iñurritzako hegaztien gida-liburua kalean

Iñurritzako hegaztien liburua. Posible egin duten Arkamurkako kide batzuk eta Gloria Vazquez.
/ETXEBERRIA
Iñurritzako hegaztien liburua. Posible egin duten Arkamurkako kide batzuk eta Gloria Vazquez. / ETXEBERRIA

Dagoeneko liburua herriko dendetan salgai dago, 15 eurotan Arkamurkak argitaratu berri du Udaleko Ingurumen sailaren laguntzarekin

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Iñurritzako hegaztien gida liburua kaleratu du Arkamurka Natur Taldeko ornitología taldeak, Udaleko Ingurumen departamenduaren laguntzarekin. Lan bikaina burutu dute, Iñurritzan ikusi diren 100 hegaztien argazki eta textoak irakur ditzakegularik. Horrek ez du esan nahi gehiago ez daudenik, Arkamurkakoek 230 hegazti inguru jasota baidituzte, baina ohikoenak edo errazen ikusi daitezkeenak ehun horiek dira. Liburuaren emaitza oso ederra da, argazki politekin eta txori eta hegaztien inguruan dakiten pertsonen testuekin, horien artean maisu Pello Izkeaga, Aitziber Sarobek aurkezpenean adierazi zuen bezala. Berak eta Martxel Aizpuruak egin dituzte argitalpenaren koordinazio lanak, baina talde lana izan da.

Arkamurkaren helburua natur balioak aztertu eta zabaltzea izan da beti, eta oso gustora daude Iñurritzako inguruak izan duen aldaketarekin. «Kontutan eduki behar dugu lehen 'rio peste' zena berreskuratu dugula. Iñurritzako biotopoa txikia da, baina oso habitat garran-tzitsua, batipat hegazti migratzaileentzat; horientzat oso ondo kokatuta dago, giltzarria da».

«Lehen 2-3 lagun ibiltzen ziren, baina orain 10 bat laguneko taldea ibiltzen gara Iñurritzan txoriei argazkiak ateratzen edo prismatikoekin disfrutatzen. Askori ez zaie egokituko, baina inguru honetan hegazki asko ditugu, eta batipat udaberrian antzematen dira», zioen Ornitologia taldeko Asier Aldalurrek. Liburuan Bittor Mutiozabal, Andoni Ruiz, Koldo Lizundia, Emilio Salvatierra ... eta beste hainbat lagunen hegaztien argazki dotoreak datoz.

Ez da Udaleko Ingurumen departamenduaren laguntzarekin argitaratzen den lehen liburua. Aurretik Azti Teknaliak arrokei buruzko lana egin zuen; ondoren, Arantzadi Zien-tzia Elkarteak dunari buruzkoa, eta orain Iñurritzako biotopoko hegaztien inguruan. «Biodibertsitatea zaintzea da gure zeregina, flora eta fauna zaindu eta erakustea guztion lana da, eta egindako lan hau oso ederra dela iruditzen zait», esan zuen Gloria Vazquez, ingurumen zinegotziak. Udaberritik aurrera hegaztiak ikusteko bisita gidatuak antolatzeko asmoa dagoela, udaran duna erakutsi zen bezala, adierazi zuen zinegotziak.

Gloria Vazquez-ek eskerrak eman zizkien liburua argitaratzeko lan egin duten guztiei, garbi utziz «guztiz borondatezko lana izan dela, oso profesionala». Aitziber Sarobek ere talde osoa eskertu zuen. «Gaur Arkamurkaren kide izateagatik harro sentitzeko eguna da. Biotopoan zaintzaile ugari ditugu, begi asko hegaztiak ikusteko, eta horien guztien lana izan da kaleratu duguna».

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos