Imanol Murua gogoan, bere hiletaren 10. urteurrenean

DV ZARAUTZ.

Imanol Muruaren oroimenez elkarretaratzea egingo da bihar, osteguna, maiatzak 17, izan ere Imanol hil zeneko 10 urte bete-tzen da eta arrazoi honegatik, Eusko Alkartasunak, bihar, arratsaldeko 19:30tan Zarauzko alkartetxean (Iturribide 20), ekitaldi xume bat antolatu du. «Hamar urte dira Imanol zendu zela eta bera gogora ekar- tzeko asmoz, alderdikide, lagun eta zarauztar ororekin, ditugun oroi-tzapenak elkarbanatu nahi ditugu», diote Zarauzko Eusko Alkartasunatik.

Biharko ekitaldira agertzen diren herritarren artean, Joan Mari Torrealdaiek idatzitako 'Imanol Murua, Gipuzkoako alkate' liburua banatuko da eta bukatzeko, luntx-a ere izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos