Ikaslagun proiektuak ikasturte berria abian jartzeko asmoa du

Irakasleak behar ditu «gogoa eta gaitasuna dutenak. Ez da besterik behar»

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Irakaskuntza elkartea da Ikaslagun, hau da, beharra duten ikasleei laguntzen die eskolako martxan, dituzten arazoei aurre eginez. Horretarako arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie etxeko lanak egiten lagunduz eta dituzten zailtasunak gainditzen saiatuz. Ikasleek bere buruarekiko konfiantza handitzea eta autoestima indartzea da helburua.

Duela zortzi urte jaio zen Donostian ikasleei laguntzeko proiektu berri bat. Udalaren bidez proiektu horren berri jakin eta Ikaslagun izenarekin iaz hasi ziren herriko haurrei laguntza ematen. Aurreko kurtsoan jarri zen abian proiektua Parrokiko geletan, astean bitan.LH eta DBHko berrogeiren bat ikasle eta hogeiren bat irakasle aritu ziren azarotik ekaina bitartean.

Lehen esperientzia izateko oso ondo atera zen. Bai ikasleak eta bai irakasleak oso gustura ibili ziren. Gurasoek eta ikastetxeek ere eskertu zuten egindakoa. Iazko esperientzia guztiz atsegina eta aberasgarria izan zela aitortu behar, bai haurrentzat eta bai boluntarioentzat ere.

Aurten ere datorren hilean ekingo diote lanari orain artekoari jarraipena emateko. Horretarako, ordea, irakasleak behar dituzte, «gogoa eta gaitasuna dutenak. Ez da besterik behar». Interesatuek 94301353 (Iñaki) telefonora dei dezakete. Bestela, urriaren 3an arratsaldeko 17:00etan Parrokiko lokaletan egingo den bilerara azaldu.

Dei zabal bat egiten zaie proiektu hau aurrera ateratzeko animatzen diren guztiei. Astean behin edo bitan ordu eta erdi haurrei eskain-tzeko konpromisoa da hartzen dutena. Ez dago bestelako baldintza berezirik eta ikasle eta gurasoek eskertzen dute noski.

Fotos

Vídeos