Igandeko hiru ibilaldiek 682 mendizale bildu zituzten

Irteera puntua. Zinema Pilotalekuan zegoen. Argazkian, igandeko goizeko zazpietan, abiatu aurretik. /  DV
Irteera puntua. Zinema Pilotalekuan zegoen. Argazkian, igandeko goizeko zazpietan, abiatu aurretik. / DV

256 lagunek ibilaldi luzea egin zuten, 371ek txikia eta 57 gaztetxok ttipi-ttapa

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Egun ederra igandean VI. Iraupeneko Mendi Ibilaldian eta partaidetza benetan zabala, 682 mendizale elkartu baitziren Pagoeta Mendi Elkarteak antolatutako ibilaldietara. Horietatik 256 lagunek ibilaldi luzea egin zuten (44 kilometro), beste 371-ek ibilaldi txikia (26 kilometro), eta 57 gaztetxok ttipi-ttapa. Amaitu zutenen artean, 453 gizonezko eta 240 emakume. Izena emanda 721 zeuden, baina ba-tzuk ez ziren etorri eta beste gutxi batzu erretiratu egin ziren. Jatorri aldetik, gipuzkoarrak 511, Bizkaitik etorritakoak 95, Arabatik 35, Nafarroatik 36 eta Lapurditik 15, taldeta eta elkarte askotarikoak, tartean zarauztarrak ere.

Mendizaleen iritziz, oso ondo antolatutako ibilaldia izan zen igandekoa, gainera primerako eguraldiarekin. Lerro hauen bidez, Pagoeta Mendi Elkarteak publikoki eskerrak eman nahi dizkie dena antolatu eta aurrera eraman ahal izateko, lehenik instituzioen aldetik Zarauzko Udala, Kiroldegia, Turismo Bulegoa, Pagoetako Parkea, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Aiako Udala, baserritarrak, zenbait merkatari, antolatutako ibilaldietan partaide izan diren guztiei, eta nola ez, bai larunbatean, eta batez ere igandean hori dena aurrera eraman ahal izateko isilean jardun zuten hainbat eta hainbat bolondresi ere, zeren eta, lan talde hori izan ezean ezinezkoa baita horrelako ekitaldi bat aurrera eramatea. Ezta ere, ezin alde batetara utzi ibilaldi hauetakoren batean ibiltari moduan partaide izan direnak. «Eskerrak guztioi».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos