Hotz-Zarautzek zozketa solidarioko zenbakiak gaur aterako ditu

Boluntario batek bere bizipenak ere kontatuko dizkie bertaratutakoei

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Hotz-Zarautz erakundeak antolatutako Errefuxiatu-ARTE zozketa solidarioko zenbaki saridunak gaur osteguna, abuztuaren 17a, arratsaldeko 19:00etan aterako ditu.

Ispilu Arte Galerian ezagutaraziko dituzte ekitaldi labur baten bitartez eta arte-lanak egin dituzten hainbat artista bertan izango dira.

Ekitaldian lortutako dirua zein proiektuetara bideratuko duten gogoratuko digute.

Hotz-Zarau-tzetik gonbidapena luzatzen diete zarauztar eta inguruko guztiei eta eskerrak eman nahi dizkiete zozketan lagundu duten guztiei, bai boletoak erosi dituztenei eta baita boletoak saltzen lagundu duten pertsona guztiei. Mila esker bihotzez.

Ekitaldiaren barne luntx txiki bat ere izango da eta Kepa erakundeko bolondresak Greziatik bueltatu ondoren, bere bizipenak kontatuko dizkie bertaratutakoei eta Salvamento Marítimo Humanitario eta Zaporeak Proiektukoak ere bertan egongo dira.

Fotos

Vídeos