Hondartzako futbol txapelketarako izen-emate epea zabalik aurkitzen da

Txapelketa urriaren 8an hasiko da. /  ETXEBERRIA
Txapelketa urriaren 8an hasiko da. / ETXEBERRIA

DV ZARAUTZ.

Uda ondoren hasiko da 74. Hondartzako Futbol Txapelketa senior mailako jokalarientzat, datorren urriaren 8an hain zuzen ere. Bertan parte hartzeko asmoa duzuen taldeentzat, jakinarazi, inskripzio epea zabalik dagoela, irailaren 29a bitartean. Horretarako, Zarautz kirol elkarteko bulegora hurbildu besterik ez duzue. Aurtengo izen-ematea 350 euro kostako da guztira; fidantza 90 euro da, eta kantitate hau izen-ematearen barnean sartzen da. Fidantzaren diru kopurua jasotzeko epea, txapelketa bukatu eta ondorengo 30 egun izango da.

Talde bakoitzak aurkeztu beharko dituenak: jokalarien fitxak eta delegatuarena (denak bikoiztuta); bakoitzaren bi argazki (ez dira argazki zahar eta argi ikusten ez direnak onartuko); bakoitzaren N.A.N.-aren fotokopia bat eta antolatzaileek emaniko orria beterik. Mutilen jokalari gehiengoaren kopurua 20koa izango da eta gutxiengoa 11. Nesken aldetik, gehienez 15 eta gutxiengoa 8koa. Talde bakoitzak bere jokozaina aurkeztu beharko du. Taldeen bilera eguna hilaren 30a izango da eta urriak 8an hasiko da txapelketa.

Fotos

Vídeos