Hondartzako futbol txapelketako jardunaldia

DV ZARAUTZ.

Goizeko 9:00etan hasiko da Zarauzko hondartzan plaierotako jardunaldi berria, senior mailan, neska eta mutiletan.

Hala, lehen hiru zelaietan neskak jokatuko dute laugarren jardunaldia: Sakana taberna - Balearri Elkano arraindegia, Kebidek - Kupela taberna eta Lukas ardotegia - Katixa. Ondoren mutilen seigarren jardunaldiko norgehiagokak etorriko dir:; Arrano - Kirkilla, Talai Mendi - Kosta, Salegi - Asti eta Euskalduna - Ulacia. Indaux taldeak atsedena izango du.

Gabonetan saskibaloia

Bestalde, ZASTek antolatuta Gabonetako bi asteetan saskibaloi kanpusa egingo da, Zarauzko La Salle ikastetxean, 2007tik 2009ra bitartean jaiotako neska eta mutilentzat. Saskibaloiko entrenamenduak eta jolasak egingo dituzte kanpusean eta bi txanda izango ditu: abenduaren 26tik abenduaren 30era (biak barne) eta urtarrilaren 2tik urtarrilaren 5era (biak barne). Ordutegia, berriz, 09:30etik 13:00etara izango da. ZAST eskolakoentzat doan izango da. Eskolakoak ez direnentzat, txanda baten prezioa 15 eurokoa da eta 20 eurokoa bi txandena. Ordainketa kanpusean bertan eskura egin daiteke. Bestela, 3008 0181 3231 8488 4124 kontu korrontean (garbi adierazi jokalariaren izena).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos