Hezkuntzako ziklo teknikoetan emakume oso gutxi

Hezkuntzako ziklo teknikoetan emakumeen presentzia oso baxua da, nahiz eta arlo hauetan lana aurkitzeko aukerak handiak izan, emakumeentzat zein mutilentzat. Arazo honi buruz hausnarketa egiteko eta neskei arlo teknikoan zein lan aukera dituzten azaltzeko helburuarekin, Udaleko Parekidetasun sailak mahai-inguru bat (gaztelaniaz) antolatu du bihar, arratsaldeo 18:30ean, Antoniano aretoan.

Hezkuntza arloan, genero ezberdintasun gehienak Irakaskuntza Teknikoak jakintza alorrean ematen dira, eta mutilek joera handiagoa dute halako ikasketak burutzeko. Neskek, berriz, Gizarte eta Zuzenbide Zientziak eta Osasun Zientziak jakintza alorrak hautatzeko joera nabarmenagoa dute. Hori Unibertsitatean gertatzen da, baina, genero ezberdintasun hauek teknikoko zikloetan are eta nabarmenagoak dira. Bestalde, kontuan izan behar da arlo honetan, ikasketak bukatzerakoan, beste hainbat arlotan baino errazagoa dela lana bilatzea. Enpresek emakumeak kontratatu nahi badituzte ere, oso zaila egiten zaie, oso emakume gutxik aukeratzen baitituzte ikasketa teknikoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos