Helduentzat ere dantza ikastaroak Jalgiren eskutik, urrian hasita

DV ZARAUTZ.

Jalgi Dantza Taldeak 2017-2018 ikasturtean ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu. 0 edo hastapen mailako ikastaroa, asteartetan, 19:00-20:00 (urriaren 3tik urtarrilaren 23ra).

Iaz aritu zirenentzako edo dantza ezagutzarik dutenentzako bi ikastaro: astelehenetan, 19:00-20:00 (urriaren 2tik urtarrilaren 22ra); asteazkenetan, 19.00-20.00 (urriaren 4tik otsailaren 7ra).

Izena emateko (kuota: 50 euro) eta zalantzak argitzeko aukera izango da irailaren 26an (asteartea), 18:00etatik 20:00etara, Ebro Etxean. Email bidez ere eman daiteke izena, baita edozein kontsulta egin ere (jalgi.dt@gmail.com).

«Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!», diote.

Fotos

Vídeos