Haurtzaroaren Egunaren inguruan hainbat ekitaldi

Nekane Iribar eta Gloria Vazquez egitaraua aurkezten.
/ETXEBERRIA
Nekane Iribar eta Gloria Vazquez egitaraua aurkezten. / ETXEBERRIA

Bihar eguerdian trikitilari, erraldoi eta buruhandiekin kalejira egingo da

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Astelehen honetan, azaroak 20, Haurtzaroaren Nazioarteko eguna ospatzen da, eta Udalak, lehen aldiz, egun hau ospatzea erabaki du, gizarte zerbitzuetako departamentuak hainbat ekimen prestatu dituelarik eta gazteria departamentuak ere jarduera programa bat landu duelarik.

Honen berri Gloria Vazquez eta Nekane Iribar zinegotziek eman dute. «Batetik, jai giroan ospatu behar dugu, haurren eguna da eta. Baina baita, haurtzaroaren eskubideak aldarrikatzen dira egun honetan, eta zoritxarrez, haur eta adingabeko askok, gehiegik, ez daukate oraindik beren eskubideak bermatuta. Beraz, ospatzeko eguna da eta baita, haur eta gaztetxoen eskubideak aldarrikatzeko eguna. Horrexegatik, biak uztartu nahian, gizarte zerbitzuetan ekimen hauek prestatu ditugu», Gloria Vazquez zinegotziak azaltzen duenez.

Honela, bihar, igandea, 12:00etan, trikitilari eta Zarauzko erraldoi eta buruhandiekin kalejira bat egongo da. «Umeen zeregin garrantzitsuena jolastea eta lagunekin eta familiakin ondo pasatzea izanik, denak gonbidatzen zaituztegu egun honetan elkarrekin jolastera».

Ondoren, azaroaren 22, asteazkena, 18:00etan, Antoniano aretoan, hitzaldi bat antolatu da Begoña Ibarrolaren eskutik, 'Haur zoriontsuak nola hezi?' izenburupean. Begoña Ibarrola psikologoa da, haurren terapeuta, idazlea eta adimen emozionalean aditua. Berak idatzi du atzo bertan udalak familiei banandu zien hezitzeko dekalogoa. Bi dokumentu banandu ziren lehen hezkuntzako gelatan: haurren eskubideei buruzko hitzarmenaren posterra eta haurrak hezitzeko dekalogoa. Haurren eskubideei buruzko hitzarmenaren posterra Save the children elkarteak egindako posterra da eta udalaren proposamena ikastetxeetan edukia ikasleekin lantzea da, eskubideei buruzko hausnarketa bat eragiteko. Esan bezala,dekalogoa Begoña Ibarrolak idatzi du expreski, Gizarte zerbitzuetako departamenduak hala eskatuta. «Gure helburua hezitzeko pautak hezitzaileei eskaintzea litzateke, bai guraso eta baita irakasleei, gure eguneroko zereginetan laguntzeko», dio Gloria Vazquezek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos