Haurrentzako arrantza lehiaketa Arkaitz-Mendi eta Galeperra elkarteen eskutik

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Arkaitz-Mendi ehiza eta Galeperra arrantzako Elkarteek antolatzen dute datorren iganderako Haurrentzako Arran-tza Lehiaketa berri bat, urteroko ohitura jarraituz.

Parte har dezaketen haurrak, neskak ala mutilak, 14 urtekoak edo gazteagoak izango dira eta bertan lehiatzeko ez dute ezertxo ere ordaindu beharko. Uztailak 30 igandean ospatuko da, goizeko 9:00etan eta eguerdiko 12:30ak bitartean. Arrantza eremua Zarauzko kaiatik hasi eta Getariako kaia bitartean izango da. Partaideek izena emateko nahikoa izango dute igandean Arkaitz-Mendi elkartera hurbiltzea proba hasi baino ordubete lehenago (8:00etan). Lehiaketako arauak elkartean jendaurrean jarrita daude dagoeneko.

Fotos

Vídeos