Haurren Euskal Jaia dantzariz betea

Jalgi Dantza Taldeko dantzari gazteak Lege Zaharren enparantzan egindako saioan irribarretsu, egun handia da beraientzat.
Jalgi Dantza Taldeko dantzari gazteak Lege Zaharren enparantzan egindako saioan irribarretsu, egun handia da beraientzat. / AMAXKAR

Herriko Jalgi taldearekin Oñati, Zumarraga, Mutriku, Gabiria eta Foruko taldeak bildu ziren

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Euskal Astean erabat murgilduta dago Zarauzko herria eta datorren larunbatean Euskal Jai eguna ospatuko dute, 1924an sortu zenetik jarraipena izan duen jai berezi honi amaiera emateko. Ohitura jarraituz, irailaren 9ko Euskal Jaiaren aurreko igandean Haurren Eguna ospatzen da eta baserritar jan-tzita ateratzen dira zarauztar gaztetxoenak. Festa giroa bultzatzeko hainbat herritako dantza taldeak gonbidatzen ditu herriko Jalgi dan-tza taldeak eta aurtengoan Zarauzko kaleak alaitu zituzten Oñati, Zumarraga, Mutriku, Gabiria eta Foruko dantza taldeek.

Egunsentian kezka izan bazen ere, goizak aurrera egin ahala giroak onera egin zuen eta antolatutako dantzarien bilkura Lege Zaharren enparantzan burutu ahal izan zen. Denera sei dantza talderen emanaldia ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek, saio dotorea eta oso txalotua. Hasteko Zarauzko alkateak, Xabier Txurrukak, egun berezi honetan bere betebeharrak alkate txikien eskutan utzi zituen, Jalgi dantza taldeko Sua Gurrutxaga Alberdi eta Mikel Zulaika Kerexeta dantzari gazteen eskuetan jarri bai-tzuen aginte makila. Ohorezko aurreskua dantzatu eta jarraian talde guztien saioa etorri zen. Eguerdian kalez kale ibili ondoren, dantzariak taldeetan banatu eta bazkaltzera joan ziren, bertako dantzarien famili eta lagunekin.

Arratsaldean kalejiran joan ziren denak, Musika Plazatik Iñurritzako zelaira eta lagun bereziak izan zituzten bidean, Zarauzko buruhandi eta erraldoiak, Uztekabe txarangaren doinuekin batera. Egunari amaiera eman aurretik 'Jalgi hadi dantzara' berbenak alaitu zuen giroa eta kalejiran itzuli ziren gero.

Fotos

Vídeos