Haurren artean mendizaletasuna sustatu eta zabaltzeko egitasmoa

Luix Mari Zulaika. Eskuartean liburu berria duela./ETXEBERRIA
Luix Mari Zulaika. Eskuartean liburu berria duela. / ETXEBERRIA

Luix Mari Zulaikak liburu berria kaleratu eta bertan 100 proposamen egiten ditu hobekuntzarako

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Gipuzkoako Eskola Kirolaren antolaketa baitan Foru Aldundiak hitzarmenak egiten ditu Kirol Federazio bakoitzarekin. Honela federazio bakoitzak eskaintza bat egiten du bere kirola eskola adineko umeen artean zabaltzeko. Mendikoen kasuan eskaintza oso zabala da.

Besteak beste, eskola ordutegi barruan beren ikastetxeko tutorearekin egunak pasatzera zenbait mendiko aterpetxetara joan daitezke, bertan mendiko gida titulatuekin hainbat ekintza burutzen dituzte mendizaletasuna sustatzeko asmoz: orientazioa, eskalada, espeleologia...

Bestalde, badaude asteburuetan beraien herrietako mendi elkartekoekin ohiko irteerak, ibilaldi neurtuak, finalistaren eguna ...

Haurren parte hartzea, behera

Aspaldian haurren parte hartzea asko jaitsi da asteburuetako jardueretan. Egoera kezkagarri hau zela eta Gipuzkoako Mendi Federazioa Luix Mari Zulaikarekin harremanetan ipini zen arazoari irtenbide bat topatzeko asmoz.

Metodologia kualitatiboan oinarritutako ikerketa bat burutu da. Eztabaida taldeak antolatu dira eragile guztien iritziak jaso ahal izateko: Gipuzkoan mendizaletasuna lantzeko haurrekin aritzen diren kolektibo guztiak inplikatu dira: mendi federazioko gidariak, ikastetxeetako eskola kiroleko koordinatzaileak, mendi elkarteak, Foru Aldundiko teknikariak... Data eta leku desberdinetan antolatu dira eztabaida taldeak parte hartu nahi zuen guztiak aukera izan zezan bere ekarpena egiteko eta bere iritzia emateko.

Bildutako informazio hori guztia aztertu, sailkatu, eta kategorizatu ondoren, Luix Marik dioenez, «batetik saiatu gara ulertzen egoera, hau da, zergatik eman den jaitsiera hau; eta bestetik irtenbideak proposatzen; 100 neurri proposatzen dira aipatutako eragile eta kolektibo guztientzat».

Aipagarri amaieran bildutako zenbait eranskin. Esate baterako, zein onurak eragiten dizkion mendizaletasunak gure gizarteari. Edota umeentzako mendiko irteera bat prestatzeko kontuan izan beharreko zenbait aholku. «Ea gaiaren garrantziaz jabetuta denon artean egoerari buelta ematea lortzen dugun, katea ez den eteten eta gure haur eta nerabeek mendirako zaletasuna ez duten galtzen».

Lorentxo Portularrumeren argazki ederrez osatuta dator liburua. Musutruk eman ditu argazki guztiak. Gipuzkoako Mendi Federazioaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du liburua. Gipuzkoa Foru Aldundiko web orrialdeko argitalpenen menuan eskuragarri egongo da laster.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos