Haur dantzariak kalez kale biharko Haurren Euskal Jaian

Dantzari txikiek hartuko dituzte kaleak biharko egunean.
Dantzari txikiek hartuko dituzte kaleak biharko egunean. / ETXEBERRIA

DV ZARAUTZ.

Biharko haurren Euskal Jaian ehunka haur eta gaztetxo elkartuko dira, egun eder bat igaro-tzeko asmoz. Ea eguraldiak pixka bat laguntzen duen. Alkate txikiek emango diete guztiei ongietorria goizeko 11:30ean Lege Zaharren Enparantzan (euria egiten badu, Gaztelekuan). Ondoren, dantza talde desberdinak kalez kale ibiliko dira; era berean, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin aterako dira. Arratsaldeko 17:30ean kalejira Musika Plazatik Iñurritzara eta bertan dantzarien bilkura egingo da; 18:30ean, Iñurritzan, 'Jalgi handi dantzara', haurrentzako berbena eta puzgarriak izango dira, eta 20:00etan, itzulera kalejiran Musika Plazara.

Fotos

Vídeos