Halterofilia Kriteriuma gaur arratsaldean malekoian

Kriteriuma. Pultsolarien arteko lehiaketa, zazpi talderen partaidetzarekin.
Kriteriuma. Pultsolarien arteko lehiaketa, zazpi talderen partaidetzarekin. / ETXEBERRIA

Jose Mari Illarramendi III. Sarian zazpi talde lehiatuko dira; herri kirolak ere izango dira arratsaldean zehar

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Gaur arratsaldean, malekoian, Lecera kafetegiaren ondoan, urteroko halterofilia kriteriuma ospatuko da, Jose Mari Illarramendi III. Saria, Zarauzko Halterofiliako presidente ohiari eta Zarauzko halterofiliaren alde lan sendoa egin zuenaren omenez egiten den kriteriuma.

Aurtengoa ere txapelketa indar-tsu eta ikusgarria izango dugulakoan gaude. Bertan zarauzko taldeaz gain, estatu mailan indartsua den Burgoseko Sol y Luz taldea eta mundu mailan puntakoa den Akitaniar selekzioa izango ditugu. Bestalde, halterofiliako txapelketez gain, ZKE Halterofiliarekin entrenatzen duten ZKE Herri Kirol saileko harri-jasotzaileek erakustaldia egingo digute. Aurten. Landarbide, Izetatarrak eta ZKEko harri jasotzaile gazteak izango ditugu harria jasotzen. Modu honetan herri kirolak eta halterofilia geroz eta gehiago anaitzen ditugu.

III. Jose Mari Illarramendi Saria taldekako txapelketa izango da. Bost talde izango dira lehian. Talde bakoitzeko lau partaideen puntuaketa batuko da, eta talde txapeldunari Jose Mari Illarramendi Saria emango zaio. Bakarkakoan partaide bakoitzaren puntuaketaren arabera hiru lehenengoei emango zaie saria.

Bestalde, Kluben arteko liga nazionalerako puntuagarri izango da. Hortarako, ZKEko sei kirolarik osatutako bi talde eta Sol y Luz-eko taldeak hartuko dute parte (Jose Mari Illarramendirako parte hartzen duten 4rak gehi beste bi).

Horrela, guztira 24 kirolari izango ditugu halterofilian lehian bi tandetan banatuta (lehen tandan 10 kirolari eta bigarrengoan 14 kirolari).

Egitaraua 15:30-16:30era zabalduko da lehenengo aldiz umeen-tzako jardunaldiarekin. Ondoren, 16:30-17:45era lehenengo tandaren txapelketa; 17:45-19:00etara bigarrengo tandaren txapelketa (neskak); 19:00-19:15era ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia; ondoren, 19:15-20:30era, hirugarrengo tandaren txapelketa eta, 20:30-20:45era txapelketaren amaiera eta sari banaketa.

Lehian arituko diren zazpi taldeak, bakoitza hiru partaiderekin, ondorengoak izango dira: Crossfit Zarautz, Basoa Crossfit, Crossfit Zurriola, Electro Caor Sol y Luz, ZKE Halterofilia (hiru talde). Pultsolari ezagunak izango ditugu lanean. Besteak beste, Burgosko taldea, Espainia mailako talderik indartsuenetako bat dugularik, hainbat urteetan Europa eta Munduko txapelketetan lehiatu den Iván García handia Zarautzen izango dugu.

Aipatzekoa ere Crossfit Zarautz eta Basoa Crossfit gimnasioen partaidetza. Bietan Crossfit kirola erakusten da, halterofilia barne. Urte bat daramate irekita eta askorentzat gaurkoa izango da lehenengo halterofilia.

Beraz, kirol arratsalde bikaina gaur malekoian.

Fotos

Vídeos