Haimar Zubeldia eta Markel Irizar beti laguntzeko prest

Mobi Bike Egunaren sorreran aurkitzen ditugu txirrindulari hauek. Haimar, bere anaia Joseba eta Markel hasieratik lagun-tza ematen egon dira Aspanogiri eta atzo berriz Etxezabalan egon ziren. Haimarren esanetan, «bederatzi urte dira saltsa honetan sartu ginela eta plazer bat da. Urteroko programa izango da eta animatu etortzera». Markelek bere aldetik zera zion, «Ane pirata zenak erakutsi zigun beti dagoela bizitzari irri egiteko motiboren bat. Helburuetako bat dirua biltzea izango da proiektu ezberdinak aurrera eramateko baina baita esan behar da nik neuk ere minbizia duela 15 urte pasatu nuenean ikasi nuen beti dagoela bizitzan motibo bat borrokatzeko eta irribarre bat egiteko. Horregatik minbizia daukagula jakite kolpe gogorra dela baina kemen eta umore onarekin aurre egin daitekeela».

Fotos

Vídeos