Borrar
Izeta II.a, omenaldian parte hartu zuten kirolari eta herri kirol munduko lagunekin. ETXEBERRIA
«Oso gustora nago eman zaidan azken agurrarekin»

«Oso gustora nago eman zaidan azken agurrarekin»

Herri kiroletako kirolari eta lagun mordoa hurbildu zen larunbatean Izeta II.aren agurreko jaialdira

ANTXON ETXEBERRIA

ZARAUTZ.

Martes, 31 de octubre 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herri kirol munduan mugitu eta mugitzen den kirolari eta jendea, Izeta II.aren ondoan egon nahi izan zuten bere agur egunean. Hor ikusi genituen garai bateko kirolariak, eta gaur egun dabiltzanak eta urte batzuetan plazetan ikusiko ditugunak ere, besteak beste, Zarautz kirol elkarteko herri kirol sailean dabiltzan gazteak edo Joxe Ramon Iruretagoina beraren biloba den Jakes (9 urte).

Jaialdi oso atsegina izan zen larunbat arratsaldekoa Aritzbatalde pilotalekuan. Lehendabizi Izeta II-ak bere azken marka jarri zuen, 100 kilotako harri kubikoa eta 100 kilotako zilindroa, bakoitza 50 aldiz jaso zituelarik, zilindroa gainera esku bakar batekin, 18 minutu eta segundo batean bukatuz bere lana, ikuslegoaren txalo zaparrada artean. Izeta II-aren azken errekorra zen, hortxe geratzen da norbaitek mejoratu nahi badu, beste hainbat errekor dauzkan bezalaxe.

Segidan, plazetan arerio izan dituen hainbat lagunen erakustaldiak ikusi genituen. Aipatzekoak, 'Zelai' aita edo Landarbide bera; Zarautz kirol elkarteko eskolan dituen harri-jasotzaileak, aizkolariak (Arria V, Txapartegi eta Mugertza aita-semeak), emakume harri-jasotzaileak (Idoia Etxeberria eta Karmele Gisasola)..., eta erakustaldien ostean, momenturik hunkigarriena iritsi zen, omenaldi eta agurrarena. Mikroa hartu eta Izeta II-ak mundu guztia eskertu nahi izan zuen: familia, lagunak, herri kiroletako kirolariak, kiroldegira hurbildutako ikuslegoa... «Harria nire bizia izan da eta aurrerantzean, harriarekin lotuta jarraituko dut, baina hemendik aurrera nik dakidana gazteei erakusten».

Txistulari, bertsolari (Euzkitze eta bere semea Aner), eta Zarautz Abesbatzak girotu zuten jaialdia, 'Agur Jaunak' abestu zutenean mundu guztia zutik. Opari eta errekonozimendu mordoa jaso zituen: familia eta anaiena, herri kirol sailarena, Zarautz kirol elkartea, udalaren oparia Xabier Txurruka alkatearen eskutik, Athletic-ek kamiseta eman zion Estanis Argotek; Martin Arguiñanok Asegarce-rena; Endañeta, Goenatxo, Zelai..., guztiak inguratu zitzaizkion opariekin.

«Oso gustura naiz eman zaidan agurrarekin», zioen atzokoan. Joxe Ramonek udaletxeko Brigadan egiten du lan, baina hilabeteko oporrak hartu ditu. «Hemen, Zarautzen geratzen naiz; baserriko idiekin ibiliko naiz, hori da nire hobby nagusia».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios