Giro polita Urteta auzoan

Herri kirol saioa egin zen igande eguerdian Urteta auzoan. Argazkian, 'Urra'. / ETXEBERRIA
Herri kirol saioa egin zen igande eguerdian Urteta auzoan. Argazkian, 'Urra'. / ETXEBERRIA

Egitarauak datorren ostiralean jarraituko du bertso afari eta erromeriarekin. Sebastian Deunaren jaiak ospatu ziren, bazkari, erromeria eta herri kirolekin, besteak beste

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Sebastian Deunaren eguna ospatu zuten larunbatean Urteta auzoan, eta jendetza hurbildu zen auzora. Bertako 24 baserrietako bizilagunak, inguruetakoak, Zarauztik igotakoak (oinez zein autobusean ...). Lehendabizi, meza nagusia, Ola baserriko Galarraga fraideak eman zuen. Uruguaien dago misiolari bezala, baina egun hauean etxean dabil oporretan, Hego Ameriketara berriz itzuli aurretik.

Ondoren, hamaiketakoa eskaini zen auzo elkartean, eta eguerdian auzoko edadetuei bazkaria eskaini zieten neska-mutil ardoko kideek, gaueko erromeriarekin amaitu zelarik larunbateko egitaraua.

Igandean, berriz, Sebastian bigarrena, meza nagusia Arantxa Arrutik eman zuen. Eguerdi partean, herri kirol jaialdia, 'Urra', Hodei Iruretagoiena, eta Xabat Olaizola harrijasotzaileen parte hartzearekin, eta ezkonduen eta mutil-ardokoen sokatira desafioa. Eguerdi eta arratsaldea trikitilarien musikak girotu zuen.

Egitarauak datorren ostiralean jarraituko du, bertso afaria eta erromeriarekin, eta larunbatean berriz mus txapelketa eta gaueko kontzertuekin.

100 bat biztanle

Urteta auzoan 100 bat biztanle bizi dira gaur egun, bertako baserrietan sakabanatuta. Auzo lasaia da, eta bertakoak eskerturik daude egin diren azken lanekin: argiztapena, señalitika... Hori bai, bertako biztanle den Iñaxio Errazkinen esanetan, «Sebastian santuak milagroak egiten ditu. Urtean zehar guretaz inor ez da gogoratzen eta festak direnean, mundu guztia gogoratzen da, obrak egiten dituzte, udaletxetik etor- tzen dira...», esan zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos