Giro ederra nagusi La Salleren jai solidarioan

La Salleko ikasleak kantari larunbateko jai solidarioan. /  DV
La Salleko ikasleak kantari larunbateko jai solidarioan. / DV

DV ZARAUTZ.

Iragarri bezala, pasa den larunbatean egin zuten La Salle Ikastetxean Jai Solidarioa. Azken urteetako ohiturari jarraituz, familiak une atsegin bat elkarrekin pasa eta gabon giroan murgiltzeko aukera izan zuten. Etxeko txikienentzat eskulanak egiteko eta aurpegiak margotzeko txokoa zegoen. Taberna bat ere jarri zen, txistorra pintxoak eta gabon gozoak banatu zituztelarik, borondatearen truke. Gabonetako musika emanaldia eskaini zuten LH 4ko ikasleek eta koplak abestu LH 5ekoek. Bingo Solidarioa ere antolatu zen eta arrakasta izan zuen ekimena izan zen, heldu zein ume, denak jolastu bai-tzuten.

Emanaldi eta jolas hauei esker, 1.115 euro bildu ziren. Guztia, Fratelli proiektura bideratuko da aurtengoan. La Sallek duen Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Libanon aurkitzen diren Siriako haur eta gazte errefuxiatuen-tzat gizarte eta hezkuntza inklusiora bideratuko ditu.

Baina jaia aprobetxatuz, DBHko ikasle talde batek bideratutako arropa bilketa bati ere amaiera eman zi-tzaion. Emaus Fundazioarekin elkarlanean, erabilitako arropa biltzen dute. Oraindik ez dute daturik, baina iaz 340Kg arropa bildu ziren. Horietatik 190Kg bigarren eskuko dendan saldu ziren, 1.640 euro eskuratuz. Bestalde, Ikastetxeak, Bidezko Merkataritzaren aldeko eskola bezala ziurtagiria duenez, bere lekua ere izan zuen jai honetan Bidezko Merkataritzaren dendak. Astero egoten dira Ikastetxeko kanpoaldean, eta hilero Lege Zaharren Enparan-tzan jartzen dute beraien postua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos