Gira-Bolekin jolasak izango dira gaur Lege Zaharren Enparantzan gaztetxoentzat

ZARAUTZ.

Zarauzko Aste Nagusiko egitarau zabalaren baitan, Udaleko Gaztedi sailak Lege Zaharren enparantzan kokatuko den gaztetxoen gunean hainbat jolas eta jarduera antolatu ditu gaurko egunerako, arratsaldeko ekitaldi erakargarri batean. Besteak beste, 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzat jolas berri eta dibertigarri bat ekarri dute, gira-bolak edo, ingelesez ezagunak diren 'Bubble Trouble'.

Gira-bolak puzgarriak eta garden kolorekoak dira eta parte-hartzaileak bolaren barruan sartzen dira; hala, gira-bolen barruan direla, hiru jolas antolatu eta jolas librean aritzeko aukera izango dute. Gira-bolek euren mugikortasuna mugatuko dute eta jolasetan euren artean talka egitean komeriak izango dituzte parte-hartzaileek. Jolasteko interesa duten gazteak Lege Zaharren enparantzara gerturatu besterik ez dute 16:30etik 19:30era, eta euria eginez gero, Gaztelekuko frontoian egingo da.

Fotos

Vídeos