Gazteria departamenduaren diru-laguntzak eskatzeko deialdia zabalik da

DV ZARAUTZ.

Gazteria departamenduak 2018 urte honetarako eskain-tzen dituen sormena eta kultur hedapenerako diru-laguntzak eskatzeko deialdiak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bi deialdi zabaldu dira: lehenengoan, Zarauzko gazteei edo irabazi asmorik gabeko gazte eta gizarte elkarteei zuzendutako diru-laguntzak jasotzen dira, eta bertan, urteetako programaketa, begiraleen prestakuntza, materialen inbentagarria erostea eta ekimen puntualentzat diru-laguntzak eskaintzen dira. Bigarren deialdiak gazteen sormena eta kultur hedapenerako diru-laguntzak jasotzen ditu, besteak beste, maketak, diskoak, aldizkariak, emanaldiak, dantzaldiak, antzezlanak eta bideo-proiektuak lantzeko. Hala, diru-laguntza hauek eskatu ahal izateko, eskatzaileek 14-30 urte bitartean izatea eta taldearen bi heren Zarauzko udalerrian bizi-tzea azken urtean eskatzen da.

Jon Andoni Urdangarin Urrutia, Gaztedi zinegotziak nabarmendu duenez, «inork ez du zalantzan jartzen Zarauzko gazteok ekimenerako eta sormenerako grina badugula; hortaz, proiektu edota asmo horiek gauzatzeko laguntza eskaini nahi dugu Udaletik. Izan ere, gure helburua Zarauzko gazte oro laguntzea da, elkarte edo taldeek egiten edota antolatzen dituzten ekintza guztiek herria biziberritzen, alaitzen eta aisialdia errazten laguntzen dutelako».

Eskaerak maiatzaren 14a arte aurkez daitezke Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Kale Nagusiko 29. zenbakian. Informazio gehiagorako 943.005122, gazteri@zarautz.eus edo Gaztelekuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos