Gaztelekuak ekitaldi asko prestatu ditu Gabon egunetarako

Belabaratz. Aterpetxera irteera antolatu dute urtarrilak 4-5ean. /
Belabaratz. Aterpetxera irteera antolatu dute urtarrilak 4-5ean.

Gazte Gabonak 2017 izena jarri diote prestatu dituzten ekitaldi sortari eta bihar eta etzi doako eskaintza zabala izango da Nerabe Gunean

DV ZARAUTZ.

Haize Orratz Zarauzko udal gaztelekuak askotariko ekin-tzaz betetako egitaraua prestatu du Gabon egunetarako eta Gazte Gabonak 2017 izena jarri diote ekitaldi sortari. Hala, joan den larunbatean hasita eta urtarrilaren 7a bitartean, ondo pasatzeko prest dauden gazteek eskaintza zabala izango dute: topaguneak, eguneko irteerak, lo egitera joateko irteerak, Gabonetako Nerabe Gunea...

Jon Andoni Urdangarin Urrutia Gaztedi zinegotziak Gabonetako Nerabe Gunean gazteentzat eskaintzen den programazioan «denetarik eta denontzat dagoela azpimarratu du, «gure betiko asmoa izan da herriko gazte guztiei zuzendutako ekintzak antolatzea, aniztasuna bermatuz, guztiengana heltzeko».

Bihar eta etzi

Gabonetako Nerabe Gunea 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat zuzendua egongo da, doakoa izango da eta bi egunetan zabalduko da, bihar eta eta etzi. Besteak beste, bihar txapak eta imanak egiteko tailerrean parte hartu eta Looping Bike eta Big Baller puzgarriekin jolasteko aukera izango dute gazteek.

Larunbat honetan, aldiz, 3D tailerra eskainiko da, eta dardo eta bingo txapelketak antolatuko dira. Honez gain, Kutrilloia ospatuko dute Frontoi Zineman. Ordutegiari dagokionez, Gabonetako Nerabe Gunea arratsaldeko 16:30etik 20:00etara zabalduko da eta aipatutako ekintzez gain, bi egunetan futbolina, billarra, mahai jokoak eta musika izango dira gazteen-tzat gozagarri.

Irteerei dagokionez, «eurekin parte-hartzea landu eta proposamen zaparradak jaso eta aztertu ostean, aurten, hiru irteera antolatu ditugu. 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat Ilargi berdea irteera antolatu genuen astearterako. 15 eta 17 urte bitartekoei dagokionez, atzo Karting batera irteera antolatu genuen».

Azkenik, urtarrilaren 4 eta 5a bitartean Belabaratzera lo egitera joateko aukera egongo da. Irteeretan parte hartzeko, izena eman beharko da Gazte Informazio Bulegoan (Zigordia kalea 34), astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos